espacio

 

 

Video + texto

COVID-19aren pandemiak Nafarroako gizarte osoari eragin dio, eta, bereziki, adineko pertsonei, gaixotasunak ondorio larriagoak sortzen baititu haiengan. Pandemiak larriagotu duen arazo bat edadismoa da; hau da, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) adinaren araberako diskriminazioari deitzen diona. Era berean, osasun emozionala eta soziala ahuldu egin dira. Eta horiei aurre egiteko asmoarekin, Galde iezadazu kanpaina atera du Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI). 


Zailtasunak zailtasun, adinekoen taldeek beren baliabideak, indarguneak eta erabakiak hartzeko gaitasuna aldarrikatzen jarraitzen dute. Hori dela-eta, Galde iezadazuk adinekoekin familia- edo gizarte-harremanak izatearen alde egiten du, baina interesa eta errespetua lehenetsita. Elkarrizketa sustatu nahi da eta haien ekimena bultzatu, zer egin behar duten soilik esan gabe. 


Zure galderekin interesa erakusten baituzu.  Zure galderekin, adinekoen autonomia errespetatzen duzu. 
 

separador


como estas llevando la pandemia

Nola daramazu pandemia? 

Pandemian zehar, hainbat egoerari aurre egin behar izan diogu: konfinamendua, deseskalatzea, mugikortasunaren murrizketak,… Adineko batzuk gehiago isolatu dira, eta beste batzuek irtetea erabaki dute ahal izan duten guztietan. 
Edonola ere, bizi duten egoeraz hitz egiteak lagun diezaieke. Beraz, ondorengo galderak egin diezazkiekezu: 

  • Zer moduz zaude? 
  • Zure lagunak ikusi al dituzu? 
  • Zer moduz daude zure seme-alabak? Eta zure bilobak? 
  • Lagundua sentitzen zara? 

que tienes hoy para comer

Zer duzu gaur jateko? 

Pandemian zehar ez da hornidura-arazorik egon, nahiz eta zailagoa izan elikagaiak lortzea konfinamenduaren, isolamenduen, berrogeialdien, irteteko beldurraren, arazo ekonomikoen eta abarren ondorioz. 
Adineko pertsona batek bere burua zaintzen duen jakiteko, zer jan behar duen esan ordez, ondorengo galderak egin diezazkiokezu: 

  • Zer prestatu duzu gaur jateko? 
  • Errezeta berriren bat probatu duzu? 
  • Jateko gogorik baduzu? 
  • Supermerkatutik edo beheko dendatik zerbait behar duzu?

Estas saliendo a pasear

Paseatzera irteten al zara? 

Konfinamendua zela-eta, ariketa eta jarduera fisikoa etxean egin behar izan genuen. Pandemiak mugikortasuna murriztu du, eta horrek esan nahi du indarra eta oreka gal genezakeela, erorketak gehitu daitezkeela,… Ondorioz, garrantzitsua da ariketa fisikoa egitea sustatzea. 
Adineko pertsona batekin gai horri buruz hitz egitean, galdera hauek egin diezazkiokezu: 

  • Ariketa egiten al duzu? 
  • Paseatzera irten al zara? 
  • Gaurko planik ba al duzu? 
  • Zer egitea gustatzen zaizu urteko garai honetan? 
     

Cómo te sientes

Nola sentitzen zara? 

Pandemiak osasun fisikoan ez ezik, ongizate emozionalean ere eragina du. Ziurgabetasunak antsietatea, estresa, beldurra, bakardade-sentimendua,… sortu ditu. Izan ere, harreman fisikoa murrizteaz gain, senitarteko eta lagunekiko harreman presentzialak murriztu egin dira. 
Horregatik, garrantzitsua da adineko pertsonen emozioak ulertzea eta haiekin enpatizatzea. Triste ez egoteko esan ordez, galdera hauek egin diezazkiokezu: 

  • Nola sentitzen zara? 
  • Zer moduzko eguna izan duzu? 
  • Nola daramatzazu koronabirusaren bidezko murrizketak? 
  • Besarkada txiki batzuen falta sumatzen duzu? 
     

Como estás de salud

Zer moduzko osasuna duzu?

Administrazio publikoek eta elkarteek zenbait gomendio eskaini dituzte pandemian zehar osasuna zaintzeko, baina lehendik gaixotasunen bat zuten pertsonen osasunean ere eragina izan du egoerak. 
Gainera, badira ondo dauden pertsonak eta adineko beste pertsona batzuk zaintzen dituztenak. 
Hori dela-eta, adineko pertsona batekin gai honetaz hitz egiten baduzu, funtsezkoa da galdera hauek egitea: 

  • Kontsultarik baduzu osasun-zentroan? 
  • Txertoa hartzeko deitu dizute? 
  • Errezetatu dizuten botika hartzen ari al zara? 
  • Atsedenaldi bat behar duzu, denbora gehiago zuretzat? 
     

Necesitas que te eche una mano

Laguntza behar duzu?

Etxean, beti dago zerbait egiteko: hondatutako etxetresna elektrikoak, fakturak, ordenagailua, mugikorra,… Adineko pertsonek horietako asko konpontzen dituztela erakutsi dute, baina zure laguntza ere behar izan dezake. 
Ondorioz, garrantzitsua da galdera hauek egitea: 

  • Laguntzea nahi duzu? 
  • Etxean zerbait hondatu da? 
  • Larrialdietarako telefono-zenbakiak badituzu? 
     

Galería de videos

separador


Colaboración def

Lankidetza
 

Galde iezadazu bideoa Greater Manchester Combined Authority (GMCA) instituzio publikoaren Keeping Well this Winter kanpainan oinarritzen da. Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak haren lankidetza eskertzen du ekimen hau egin ahal izateko. 

Halaber, eskerrak honako hauei lankidetzarengatik: Nafarroako Geriatria eta Gerontologia Elkartea, Aitonak Mendi Kluba, Adinekoen Lacarra Elkartea, Berriozarko Adinekoentzako Udal Zentroa, Nafarroako Berdintasunaren aldeko Emakumeen Erakundeen eta/edo Erakunde Feministen Koordinakundea (COMFIN), Adinekoen Elkarteen Konfederazioa (Tercer Tiempo) eta Adinekoen aldeko Donibaneko Ituna.